Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3884

641/2022 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Sistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabideen eta prozesu asistentzialen zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko.

Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Zerbitzuko Burua lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza, Unitatea (Baliabideen eta prozesu asistentzialen analisia).

Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

2. hizkuntza-eskakizuna (Derrigortasun-data: 0000/00/00).

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Bi urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, A1/A2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: A1 lanbide-taldean eskatzen den edozein titulazio.

d) Euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna izatea.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

3.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:

– Esperientzia eta/edo ezagutzak ospitale-kudeaketan.

– Talde-laneko ezagutzak.

– Gaitasuna edo ezagutzak irakurketa kritikoan eta ebidentzia zientifikoaren ebaluazioan.

– Baliabideen eta prozesu asistentzialak aztertzea.

– Ospitale-prozesuen eta lehen mailako arretaren arteko koordinazioa.

– Ospitale arteko prozesuak homogeneizatzea.

– Zerbitzuen Zorrorako teknologiak aztertzea eta ebaluatzeko proposamenak egitea.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz) igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako «Curriculum Vitaearekin» batera. Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio-batzorde bat osatuko da, eta batzordeburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zerbitzuburua eta Hautaketako eta Horniketako teknikari juridikoa (zeina idazkaria izango den, eta hitza eta botoa izango ditu).

Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko, Batzordeak lanpostua hutsik uztea erabaki proposa dezake, aurretik arrazoituko txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala