170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3883
1032/2022 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik geratzen den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia honako kategorian: Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Logopediako Diplomaduna, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren lehen eta laugarren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz (abenduaren 24ko EHAA), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdi bakarrak argitaratu ziren, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako. Interesdunek aukera izan dute beren kategoriaren / lanpostu funtzionalaren arabera izena emateko.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 138/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72. zk.), argitara ematen da Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Logopediako Diplomaduna kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak onartzen dira), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik honako kategorian: Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Logopediako Diplomaduna.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia honako kategoria honetan: Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Logopediako Diplomaduna. Ziklo hori Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 138/2021 Ebazpenaren bidez iragarri zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.