Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3880

1442/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, akatsak zuzentzen dituena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira ziklo horri dagozkion destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketaren deialdia egin zen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoak eskainita (martxoaren 9ko EHAA 49. zk.), eta ebazpen horrek, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarriei jarraitzen die.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72. zk.), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriari dagokionez. Ebazpen hori, hain zuzen, apirilaren 27ko 233/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 327/2021 Ebazpenaren (uztailaren 29ko EHAA) bidez aldatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 5eko 339/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta ziklo horretan eskainitako destinoak esleitu ziren behin-behinean.

I., II. eta III. eranskinetan, hurrenez hurren, honako hauek jaso ziren: 2021eko apirileko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean onartutako langileen zerrenda, 2021eko apirileko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean baztertutako langileen zerrenda eta, azkenik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren I. eranskinean –eta haren aldaketetan– eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin-behineko zerrenda.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen onartzea Erizaintzako Laguntzaileen kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloan onartutako langileen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa. Zerrenda hori ebazpenaren I. eranskinean dago jasota.

Era berean, ebatzi zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean 2021eko ziklotik baztertutako langileen zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpenaren II. eranskinean dago jasota.

Azkenik, agindu zen argitara ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpenaren III. eranskinean dago jasota.

Gero, ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenaren dataren ondoren, honako pertsona hauei eragiten dieten hutsak detektatu dira: María Isabel Blanco Quintela and., Utzune Aginaga Uriarte and., María Isabel Hermosilla Ramírez and., Raquel Cordero González and., Ana María Reche Jiménez and. eta Monika Elortza Etxebarria and.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpena zuzentzeko. 1237/2022 Ebazpenaren bidez, hain zuzen, argitara ematen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira ziklo horri dagozkion destinoak. Hala, zuzenketa hauek egin behar dira:

María Isabel Blanco Quintela eta Utzune Aginaga Uriarte andreak sartu behar dira Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaileen kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko onartutakoen behin betiko zerrendan (zerrenda hori ebazpen horren I. eranskinean dago).

María Isabel Blanco Quintela eta Utzune Aginaga Uriarte andreak atera behar dira Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaileen kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko baztertutakoen behin betiko zerrendatik (zerrenda hori ebazpen horren II. eranskinean dago).

María Isabel Blanco Quintela eta Utzune Aginaga Uriarte andreak III. eranskineko langile esleipendunen zerrendan sartu behar dira.

Gainera, destino hauek esleitu behar dira:

María Isabel Blanco Quintela andreari:

Santa Marina Ospitalea / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Santa Marina Ospitalea - Bilbao / Larrialdietako Unitatea - Larrialdietako Unitatea / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE – Iraungita.

Utzune Aginaga Uriarte andreari:

Uribeko ESIa / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Urdulizko Ospitalea - Urduliz / Larrialdietako Unitatea - Larrialdietako Unitatea / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE - Derrigortasun-datarik gabe.

Monika Elortza Etxebarria andreari:

Santa Marina Ospitalea / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Santa Marina Ospitalea - Bilbao / Larrialdietako Unitatea - Larrialdietako Unitatea / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE - Derrigortasun-datarik gabe.

María Isabel Hermosilla Ramírez andreari:

Ezker.– Enkart.- Gurutzetako ESIa / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea - Barakaldo / Ospitalizazioa - Ospitalizazio Medikoa / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE - Ez iraungita (2022-12-03).

Raquel Cordero González andreari:

Ezker.– Enkart.- Gurutzetako ESIa / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea - Barakaldo / Ospitalizazioa - Ospitalizazio Medikoa - Pediatria / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE - Derrigortasun-datarik gabe.

Ana María Reche Jiménez andreari:

Ezker.– Enkart.- Gurutzetako ESIa / Destinoa Ospitaleko Esparrua - Ospitaleko Arreta AE / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea - Barakaldo / Ebakuntza-gela / Bloke Kirurgikoa - Larrialdietako ebakuntza-gela - Pediatria / Txandakakoa, 3 txanda -Txandakakoa, 3 txanda - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE - Derrigortasun-datarik gabe.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1237/2022 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala