170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3879
1362/2022 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Imanol Aranaga Beraza jauna izendatzen den Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.
Zuzendaritza Nagusi honen ekainaren 14ko 1243/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu duten dokumentazioa aztertu dira, eta haien egoera profesionala baloratu da, aurkeztutako merezimenduen bitartez.
Hala, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da Imanol Aranaga Beraza jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Imanol Aranaga Beraza jauna izendatzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakundeko Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari.
Bigarrena.– Izendapenak irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.