Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3872

1279/2022 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloari dagozkion destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko osasun mentaleko erizaina kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 261/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketaren deialdia egin zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategorian (2021eko martxoaren 9ko EHAA 49. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 132/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72 zk., ekainaren 21eko 330/2021 Ebazpenaren bidez aldatua –uztailaren 13ko EHAA), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 7ko 343/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren 2021eko apirileko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategorian, eta deialdiko destinoen behin-behineko esleipena egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko onartutakoen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 132/2021 Ebazpenean daude jasota (ekainaren 21eko 330/2021 Ebazpenaren bidez aldatua, uztailaren 13ko EHAA).

Bigarrena.– Behin betiko onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanita-rioak lanbide-taldeko Osasun Mentaleko Erizaina kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko baztertutakoen zerrenda. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 132/2021 Ebazpenean daude jasota (ekainaren 21eko 330/2021 Ebazpenaren bidez aldatua, uztailaren 13ko EHAA).

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 132/2021 Ebazpenaren (ekainaren 21eko 330/2021 Ebazpenaren bidez aldatua) I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenaren ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez izangaiak zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere hartu beharko da kontuan, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Halakoetan, interesduna behin-behineko atxikipenean badago, EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargua-utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala