Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3865

1255/2022 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta behin betiko esleitzen diren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloari dagozkion destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-Taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 275/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa deitu zen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian (2021eko martxoaren 9ko EHAA 49. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 146/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 72. zk.), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian. Ebazpen hori, hain zuzen, apirilaren 27ko 236/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 328/2021 Ebazpenaren (uztailaren 13ko EHAA) bidez aldatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 5eko 340/2022 Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko 2021eko apirileko zikloan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko onartutakoen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, ebazpen honen I. eranskinaren bidez. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 146/2021 Ebazpenean daude jasota, zeina, gerora, apirilaren 27ko 236/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 328/2021 Ebazpenaren (uztailaren 13ko EHAA) bidez aldatu zen.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren apirileko zikloko baztertutakoen zerrenda, ebazpen honen II. eranskinaren bidez. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 146/2021 Ebazpenean daude jasota, zeina, gerora, apirilaren 27ko 236/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 328/2021 Ebazpenaren (uztailaren 13ko EHAA) bidez aldatu zen.

Hirugarrena.– Honako zerrenda hau argitara dadin agintzea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 146/2021 Ebazpenaren I. eranskinean –ebazpen hori, gerora, apirilaren 27ko 236/2021 Ebazpenaren (maiatzaren 5eko EHAA) eta ekainaren 21eko 328/2021 Ebazpenaren (uztailaren 13ko EHAA) bidez aldatu zen– eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, ebazpen honen III. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste Administrazio Publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenaren ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3. apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8. oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpena honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala