Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2022ko irailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3856

IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 11koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mutrikuko portuan (Gipuzkoa) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeak arautzen ditu, besteak beste, portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakiden prozedura; beraz, legearen ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako eskaera hau:

– 0086/2022/OF espedientea.

– Eskatzailea: 44347349Z.

– Eskaeraren xedea: Mutrikuko 1. sotoko jabari publikoa okupatzea, itsaskiak egosteko kokaleku bat sortzeko, itsaski biziak erosteko/saltzeko eta merkaturatzeko prest uzteko.

– Kokalekua: Mutriku (Gipuzkoa).

Eta hori guztia argitara ematen da denek jakin dezaten, eta Gipuzkoako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskabidea aztertu ahal izateko (Donostia, Kaiko pasealekua 23).

Egoki iritzitako alegazioak aurkezteko hilabeteko epea ezartzen da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 11.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala