169. zk., 2022ko irailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3842
EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinen bidez argitara ematen baita batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdian (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen dena) jasotako ebaluazio-batzordearen osaera.
Batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2022-07-01eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituena, 3. zenbakian ezartzen du ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.
Honako hauek izango dira batzordekideak eta, haiek ez daudenean, haien ordezkariak bertaratuko dira:
– Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.
– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari bi, xede horretarako izendatutakoak; horietako batek idazkari gisa jardungo du, hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidearekin.
Deialdiko 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordea arduratuko da behin-behineko ebazpen-proposamena egiteaz.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emakida-proposamena egiteaz arduratuko diren organoen osaera.
Aurrekarietan jasotakoa dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honetan aipatutako deialdiaren 7. artikuluan jasotako ebaluazio-batzordearen osaeraren berri emango da:
Batzordeburua:
– Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.
Idazkaria:
– Ana Isabel García Ortega, Enplegurako Lanbide Heziketa Zerbitzuko teknikaria.
Batzordekide titularrak:
– M.ª Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketa Zerbitzuko arduraduna.
– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ordezko batzordekideak:
– Arantza Berrueta Iturri, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
– Olalla Torrontegui Vega, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ebaluazio-batzordea baliozkotasunez eratuta geratuko da batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkariak eta gutxienez batzordekideen erdia bertaratzen direnean.
Batzordeburua ez dagoenean, batzordekideetako batek zuzenduko du batzordea, lehen zerrendatutako hurrenkeran.
Idazkaria ez dagoenean, batzordekide batek beteko ditu bere funtzioak, lehen zerrendatutako alderantzizko hurrenkeran.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.