168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3833
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 13ko Agindua, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariaren 2021eko azaroaren 11ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egiten duena. Ebazpen horren bidez, Donostiako kirol-dartsenan 7. zerrendako aisia-ontzientzako amarralekuak emateko deialdia ebatzi zen.
Ezinezkoa izan da agindu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
1.– Aginduaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Errekurtsoa ebazten duen Aginduaren aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako pertsona jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 3a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.