Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3831

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Oinarrizko Ordainketarako Eskubideen transferentzian atzera egiteko eskabideei buruzko ebazpenak.

Ebazpen horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek eskura dituzte aipatutako ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vi-toria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta beren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Eranskinean aipatutako interesdunek jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala