168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 24 orri.)
- EPUB (1198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3829
IRAGARKIA, 2022ko uztailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera izapidetzeko prozeduren 581. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie dagokien Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 eguneko epean, jakinarazpena pertsonalki egiteko.
Epe hori igaro, eta agertuko ez balira, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.