168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3824
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren Ebazpena, hasiera ematen diona Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa hausteari lotuta irekitako SV-48-2022-135-D zehapen-espedienteari.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunei ohartarazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo diren frogabideak proposatzeko.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legeak 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 29a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.