Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3823

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak jarraian zehaztuko diren legeetan ezarritakoa hausteagatik zehapen-espedientea irekitzeko eman dituen ebazpenak: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL); 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epealdia dute ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko, beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta informazioak aurkezteko eta, nahi izanez gero, prozeduran erabili nahi dituzten frogak proposatzeko.

2.– Epealdi horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurkako alegaziorik aurkeztu ezean, irekitzeko ebazpena ebazpen-proposamentzat jo ahal izango da, eta, bidezkoa bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak betetzat joko dira.

3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa edukiko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Erandio, 2022ko uztailaren 28a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala