Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3819

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez 2022. urterako dirulaguntzen deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek edo tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko.

Botere publikoek memoria ezagutarazteko eta iraunarazteko ardura izan behar dute, askatasun eta eskubide demokratikoen aldeko borrokaren erakusle den ondare kolektibo gisa. Helburu horrekin, bidegabekeriak eta giza eskubideen urraketak jasan zituzten pertsonak aitortzeko eta birgaitzeko beharrezkoak diren ekimen instituzionalak ezarri behar dira. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta iraunarazteko politika publikoa gauzatu nahi du Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, eta, hartara, balio eta printzipio demokratikoak sustatu, horietan oinarritzen baita gaur egungo gizartearen bizikidetza. Helburu nagusia da Gerra Zibilaren, diktadura frankistaren, eta ETAren, eskuin muturreko taldeen eta GALen terrorismoaren, eta legez kanpoko polizia-indarkeriaren ondorioz 1936tik EAEn izandako gertakari traumatikoetako biktima guztien memoria ohoratzea eta berreskuratzea. Eta, beraz, senideena ere bai.

Bestalde, abenduaren 26ko 52/2007 Legeak (gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituenak, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituenak) zioen azalpenean dioenez, Gerra Zibilaren edo Diktaduraren oroimenezko ikur eta monumentuei dagokienez, altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren gorespen oro saihestu behar da, herritarrek horretarako eskubidea baitute –hain zuzen ere ikurrak, liskarrerako, irainerako edo bidegabekeriarako aitzakia izan beharrean, jendea elkartzeko baliagarri izan daitezen–. Horren harira, lege horren 15.1 artikuluak honela dio: «Administrazio publikoek, beren eskumenak betez, altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren inguruko armarriak, intsigniak, plakak eta, modu pertsonalean edo kolektiboan, garai hura goraipatzen duten beste objektu edo aipamen guztiak kentzeko berariazko neurriak hartuko dituzte. Neurri horien artean, dirulaguntza edo laguntza publikoak kentzea sartu ahal izango da».

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legeak erakunde horri esleitzen dizkion helburuen artean dago, besteak beste, EAEko gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen parte hartzea. Institutu honek helburu horiek lortzeko dituen tresnetako bat, hain zuzen ere, dirulaguntzen ildoa da.

Ebazpen honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia; eta 11/2021 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Bestalde, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Dirulaguntzen 2021-2024 Plan Estrategikoa dauka martxan, institutuaren zuzendariaren 2021eko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez onartua eta 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez eguneratua. Horren barruan, diruz lagundu daitezkeen ildoetako bat da, hain zuzen ere, deialdi hau. Zehazki, «Memoria, erakundeak eta memoriaren ibilbideak berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko dirulaguntza deialdia» izeneko 5. dirulaguntza ildoa da. Ildo hori Institutuaren antzeko helburuak dituzten erakunde eta entitate publiko eta pribatuen baterako lana sustatzeko helburu estrategikoaren barruan dago, memoria integratuaren politika publikoa koordinatzeko.

Azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bitartez onartutako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko estatutuen 11.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Institutuko zuzendariari dagokio laguntzak eta dirulaguntzak erregulatzea, deitzea eta esleitzea.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da 2022. urterako laguntzen deialdia egitea, lehia-konkurrentziaren araubidean. Laguntzok bideratuko dira EAEn Gerra Zibiletik gaur egunera arte gertatutakoaren memoria berreskuratzeko eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokaren tokiko ikerketa sustatzeko proiektuetara. Era berean, dirulaguntzak emango dira Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzera eta sinbologia frankista kentzera bideratutako proiektuak eta hedapen-jarduketak egiteko.

2. artikulua.– Epealdia.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak 2022ko ekitaldian garatu beharko dira, eta, betiere, abenduaren 31n amaituta egon beharko dute.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Memoria berreskuratzeko proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, 1. artikuluari jarraikiz, eta honako jarduera hauetako bat edo gehiago biltzen badituzte, betiere:

a) Erakunde eskatzailearen toki-eremuari dagozkion ikerketa-jarduketak, edizio- edo argitalpen-fasean daudenak. Gertakariak berreraikitzera eta 1936tik Euskadin bizi izan diren eta giza eskubideen urraketa larriak ekarri dituzten gertaera traumatikoekin lotutako prozesuak dokumentatzera bideratutako ikerketak izan beharko dira: Gerra Zibila, diktadura frankista, ETAren eta eskuin muturreko beste talde batzuen eta GALen terrorismoa, bai eta poliziaren legez kontrako indarkeria ere. Jatorrizko ikerketak izan behar dute, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak dagoeneko egindako ikerketekin gainjartzen ez direnak. Era berean, konpromisoa izan behar dute giza eskubideekin eta indarkeriarik ezarekin, bai eta EAEko memoria demokratikoaren balioak transmititzearekin ere. Alde horretatik, lanek biktimengan jarri behar dute arreta. Bestalde, oraintsuko memoriaren arloan egiten diren ikerketek Giza Eskubideen eta Oraintsuko Memoriaren Udal Txostenak egiteko Oinarriak eta Irizpideak dokumentuan (1960-2018) jasotako irizpideak bete behar dituzte. Hemen dago ikusgai:

https://www.gogora.euskadi.eus/contenidos/informacion/gogora_dokumentuak/eu_def/Udal-txostenetarako-oinarriak.pdf

Ikerketak PDF formatuan aurkeztu beharko dira balioesteko eskaerarekin batera.

b) Errepresioarekin, giza eskubideen urraketekin eta gizarte demokratikoaren eraikuntzarekin zerikusia duten pertsonak eta gertaerak oroitzeko edo omentzeko jarduerak, betiere giza eskubideekiko eta indarkeria ezarekiko eta EAEko memoria demokratikoaren balioak transmititzearekiko konpromisoari eusten diotenak. Memoriaren Eguneko oroitze ekitaldiak ere sartzen dira hemen.

c) EAEko memoria demokratikoa ezagutarazteko jarduerak. Honelakoak:

– Jardunaldiak eta mintegiak.

– Aldi baterako erakusketak.

– Liburuxkak argitaratzea.

– Webguneetarako eta ikus-entzunezko beste euskarri batzuetarako dibulgazio-edukia sortzea.

d) 1936ko altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren inguruko armarriak, intsigniak, plakak eta, modu pertsonalean edo kolektiboan, garai hura goraipatzen duten beste objektu edo aipamen guztiak kentzeko berariazko jarduketak. Instituto de la Vivienda zenaren plakak –uztarria eta geziak marraztuta dituztenak– kentzeko jarduerak ere badira Ebazpen honen xede, oraindik ere ikus baitaitezke babes ofizialeko eraikin zahar batzuetan.

e) Memoria Historikoko ibilbideak taxutzeko eta garatzeko jarduerak; hau da, espazioan bertsuan dauden eta izaera historiko edo sinbolikoko interpretazio-irizpide komunak dituzten EAEko Memoria Historikoko bi lekuren edo gehiagoren multzoa. Burdin Hesiaren inguruan garatutako memoriaren ibilbideei dagokienez, horiek nahitaez errespetatu behako dute abenduaren 26ko 195/2018 Dekretua, zeinaren bidez Kultura Ondasun gisa sailkatzen baitira, Monumentu Multzo izendapenaz, Bilboko Burdin Hesia eta defentsak (Araba eta Bizkaia); Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sortutako irudia eta seinaletika ere errespetatu behako dituzte. Gainerako ibilbideek ere errespetatu egin beharko dituzte irudi eta seinaletika horiek guztiak, guztientzat berdinak izango direnak, eta errespetatu egin beharko dituzte memoria demokratikoaren balioak. Hori guztia Memoriaren Ibilbideen Seinaleztapen Gidan zehazten da (II. eranskina).

Erakunde onuradunek memoriaren ibilbidean sartutako espazioen jabetza edo edozein tituluren bidez lagatako erabilera izan beharko dute.

EAEko Memoria Historikoaren Lekutzat hartzen da, haien esanahi historiko edo sinbolikoagatik edo memoria kolektiboan duten eraginagatik, balio eta askatasun demokratikoen defentsarekin lotutako garrantzi bereziko gertaerak jazo direlako, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarria izan daitekeen espazioa, higiezina edo parajea.

2.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira memoria demokratikoa berreskuratzeko xedea ez duten proiektuak, bai eta 3.1 artikuluan zehaztu gabeko jarduerak xede dituztenak ere. Era berean, kanpo geratzen dira sariak emate hutsean dautzan proiektuak, bai eta memoria demokratikoa hezkuntzaren eremuan zabaltzeko proiektuak ere.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Ebazpen honen xede diren laguntzak eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoak baino eremu txikiagoko toki-erakundeek, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean araututakoek, deialdi honen xede diren jarduerak garatzeko eskumenak dituztenak. Zehazki, onuradun izan ahalko dira udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak eta hainbat toki-erakunde biltzen dituen beste edozein erakunde, aipatutako apirilaren 7ko 2/2016 Legean xedatutakoaren arabera.

2.– Erakunde eskatzaileek egunean izan beharko dituzte beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3.– Erakunde eskatzaileek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzen itzulketa-betebeharren ordainketak.

4.– Halaber, ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, azaroaren 17koaren) 13.2 artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat duten erakundeak.

Era berean, ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten erakundeek, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko 5. apartatuan ezarritakoarekin.

5.– Artikulu honetan aipatutako baldintzak betetzen jarraitu behar da dirulaguntzen prozesu osoan, zeina amaituko baita jasotako laguntzak eta deialdi honetan aurreikusitako gainerako betebeharrak justifikatu ondoren.

5. artikulua.– Erakunde eskatzaileen eskakizunak egiaztatzea.

1.– Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar diren aldi guztietan eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskatzaileak horri ezezkoa eman ahal izango dio, eta, orduan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

2.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikuluan ezarritakoa aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen da), honako betebehar hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:

a) Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen duela xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emateko.

b) Erakunde eskatzaileak eskaera egiten duen unean ordainduta dituela dirulaguntzen itzulketa-obligazioak (Dirulaguntzen Lege Orokorra, 13.2.g artikulua).

c) Erakunde eskatzaileak dirulaguntza eskatzea erabaki duela eta laguntzaren bidez ordaindu ezin den zatia finantzatuko duela.

d) Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen duela bere betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntzen prozedurak irauten duen bitartean, eskaera egiten denetik justifikatzen den arte.

e) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik jaso ahal ez izateko zehapenik, eta ez dagoela dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren baten pean.

f) Erakunde eskatzailea ez dagoela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor- edo administrazio-bidean zigortuta.

Era berean, eskabidea egin duen erakundeak adierazi behar du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela, orobat, dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak.

6. artikulua.– Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetara ehun eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (137.500,00) euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2022 eta 2023ko ekitaldietarako aurreikusitako partidaren kargura.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, kontuan hartuta aurrekontu-baliabideak eta oinarri hauetan definitutako dirulaguntzen balioespen- eta kuantifikazio-irizpideak. Nolanahi ere, gehienez ere hamar mila (10.000,00) euroko dirulaguntza eman ahal izango da proiektuko, eta onuradun bakoitzak gehienez hogei mila (20.000,00) euro jasoko ditu.

3.– Deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin bateratu daitezke, betiere gainfinantzaketarik ez badago eta beste dirulaguntzei buruzko araudiak horri buruz ezartzen duenaren kalterik gabe. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

7. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten erakunde eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza, betiere aurkeztutako proiektuek deialdi honetako 14.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa (50 puntu) lortu badute, balorazio-fasean balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta ehuneko hori aurkeztutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

Aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren deialdi honi esleitutako guztizko kreditua agortzen dela egiaztatzen bada, laguntzen zenbatekoa deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa hainbanatuko da, balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera, betiere 1997ko azaroaren 11ko Legegintzako Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

2.– Ematen diren dirulaguntzek ez dute gaindituko eskatutako zenbatekoa, ez eta proiektuko 6.2 artikuluan ezarritako gehieneko zenbatekoak ere. Hau da, hamar mila (10.000,00) euro proiektuko. Inola ere ez dute gaindituko deialdi honen 6.2 artikuluan onuraduneko ezarritako gehieneko zenbatekoa; hau da, hogei mila (20.000,00) euroko zenbatekoa.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak badira, betiere 2022. urtean egiten badira, eta justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaintzen badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 31. artikuluari jarraituz. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostuak ez du inola ere gaindituko merkatuko balioa.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 118. artikuluak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –zenbait hornitzailerenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta dirulaguntzaren aurretik ez den egin gastua.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua (justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko onenaren alde egiten ez bada.

2.– Zehatza ez den arren, diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda hau ezartzen da:

a) Honako hauek hartuko dira ikerketa-jardueretarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat:

– Ikerketei buruzko argitalpenen edizioarekin zuzenean lotutako gastuak; hala nola, diseinua, maketazioa, jatorrizkoaren eta proben zuzenketa, edizioaren koordinazioa, ISBNaren eskaera, inprimaketa edo koadernaketa.

– Ikerketa-proiektua garatzeko kanpoko langileak kontratatzearen ondoriozko gastuak.

– Bidaiak eta dietak: gehienez ere Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak finantzatuko lukeen proiektuko aurrekontu-sail zehatzen % 10.

– Proiektua egiteko beharrezkoak diren material inbentariagarri eta bibliografikoa erosteko edo alokairuan hartzeko gastuak.

b) Honako hauek hartuko dira, besteak beste, oroitzeko edo omentzeko jardueretarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat:

– Ekitaldia egingo den lekua errentan hartzearen kostuak.

– Ekipamendu teknikoa eta soinu-, proiekzio-, dekorazio-, argazki- eta bideo-ekipamendua.

– Hizlarien eta gonbidatu berezien dieta-, garraio- eta ostatu-gastuak.

– Itzulpen-zerbitzuei dagozkien kostuak, beharrezkoak izanez gero.

– Pleita-, garraio-, muntaketa- eta desmuntaketa-zerbitzuak.

c) Honako hauek hartuko dira ikerketa-jardueretarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat:

– Jardunaldi eta mintegietarako: oroitzeko edo omentzeko jardueretarako berdinak hartuko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat.

– Aldi baterako erakusketetarako: erakusketa diseinatzeko eta ekoizteko gastuak, erakutsi beharreko materialaren garraio-gastuak, baita erakusketa muntatzeko ezinbestekoa den beste edozein gastu ere.

– Web-orrietarako eta ikus-entzunezko beste euskarri batzuetarako dibulgazio-edukia sortzeko: dibulgazio-edukia sortzearekin zuzenean lotutako gastu guztiak hartuko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat. Ondorio horietarako, ez dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko web-orria diseinatzeko eta/edo mantentzeko gastuak.

d) Sinbologia frankista kentzeko jardueretarako diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira erakundearen ohiko funtzionamendutik eta udal-langileen gastuetatik eratorritakoak ez direnak.

e) Memoriaren ibilbideak taxutzeko jardueretarako diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira ondorengoak: ibilbidean dauden elementuetan lan arkeologikoa egitea, seinaletika jarri aurreko proiektua diseinatzea, eta hura osatzen duten elementuak fabrikatzea eta instalatzea.

3.– Ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko toki-erakundearen gastuen aurrekontuko 1. kapituluari (langileen gastuak) egotzi beharreko gastuak, edo, hala badagokio, diruz lagun daitezkeen jardueretan esku har dezakeen edozein erakunde autonomo edo udal-sozietateren gastuen aurrekontuko 1. kapituluari egotzi beharreko gastuak. Ez eta toki-erakundearen gastuen aurrekontuaren 6. kapituluari egotzi behar zaizkion kapital- edo inbertsio-gastuak ere. Jarduera guztietarako, ez dira diruz lagunduko Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta ondorengo aldaketetan ezarritakoa gainditzen duten dietei eta lokomozioari dagozkien zenbatekoak. Hau da, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira, eta mantenurako dietako 42 euro, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

4.– Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan oinarri honen arabera diruz lagundu ezin diren gastuak jasotzen badira, edo, diruz laguntzeko modukoak badira ere, haientzat ezarritako muga gainditzen badute, edo argi eta garbi gehiegizkoak badira merkatuko-balioa aintzat hartuz, kendu edo zuzendu egingo dira, diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua finkatzeko; eta, hain zuzen ere, hori izango da dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa zehazteko oinarria.

9. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Prozedura honen izapide guztiak kontsultatzeko, eskatzeko eta egiteko, bide elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1043206/

3.– Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Era berean, izapideak elektronikoki egin ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta.

11. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak barnean dituela, inprimakian egin beharko da, zeina euskadi.eus egoitza elektronikoan baitago eskuragarri.

2.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Proiektuaren memoria xehatua. Gutxienez honako alderdi hauek barne hartu beharko ditu:

– Jardueraren deskribapen laburra, deialdiaren 1. artikuluan definitutako xedearekin duen lotura azalduz.

– Proiektuaren helburuak, jardueraren helburu orokorra eta helburu espezifikoak adierazita, eta 3. artikuluan zehaztutako helburuarekin duen lotura azalduta. Era berean, proiektuaren alderdi berritzaileak eta/edo orain arte jorratu ez diren gaien tratamendua zehaztu beharko dira.

– Erabili beharreko metodologia, proiektuaren bideragarritasuna eta jardueren edo jarduketen proiektua, proiektuaren hasiera- eta amaiera-datak eta gauzatze-lekua barne. 3.1.d) eta e) artikuluan jasotako jardueretarako, proiektuaren ezaugarriei eta esku hartu nahi den eremu edo alderdi zehatzaren gaur egungo egoerari buruzko dokumentazio grafikoa eta/edo fotografikoa erantsiko da.

– Erakunde eskatzailearen esperientzia eta prestakuntza. Erakundeak antzeko proiektuak gauzatzen duen esperientzia zehaztu beharko da, bai eta memoria demokratikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jardueretan duen esperientzia ere.

– Hartzaile izan daitezkeenak, lurralde-eremua, dibulgazio-gaitasuna eta herritarrengan eragiteko aukera. Jardueran parte hartuko duten pertsonen guztizko kopuruaren kalkulua ere aurkeztu beharko da.

– Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo ibilbidea duen norbait baduen, eta gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatuta dagoen erakunde eskatzailearen egituran. Halaber, boluntario gisa jardungo dutenen kopurua adierazi beharko da; hau da, proiektuan inolako ordainsaririk jaso gabe lagunduko dutenena.

– Genero-ikuspegia.

– Memoriaren ibilbideak taxutzeko jardueretarako, nahitaezkoa izango da berariazko memoria bat aurkeztea, seinaleztatu beharreko puntuak jasotzen dituen ibilbidea eta informazio-panelen eta informazio- eta norabide-seinaleen behin-behineko diseinua azalduta, jarduera soilik seinaletika jartzean datzanean, edo hura ere barne hartzen duenean.

b) Proiektua gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta. Bertan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak zer partida lagunduko lukeen diruz jaso beharko da, eta zehaztu beharko dira proiektua finantzatzeko gainerako bideak –halakorik badago–, edo bestela, erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da, proiektua finantzatzeko barne- nahiz kanpo-baliabiderik ez dagoela ziurtatzeko. Aurrekontua osoa eta zehatza izan beharko da, eta aurreikusitako gastu eta sarrera guztiak, eskatutako laguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntzaren kargura finantzatuko diren gastuak deskribatzen dituen memoria, gastu arruntak edo kapital-gastuak diren adierazi beharko da bertan.

c) Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki eta behar den beste aldiz egiaztatuko du laguntzak eskatzen dituzten pertsonek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak, salbu eta erakunde eskatzaileak horren aurka egiten badu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak ezarritakorekin bat. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izanaren egiaztagariak aurkeztu beharko dira.

d) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen 5.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

e) Ikerketak PDF formatuan aurkeztu beharko dira eskaerarekin batera, balioesteko.

3.– Era berean, proiektuak balorazio hobea lor dezan, erakunde eskatzaileek egoki irizten dioten dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

4.– Dagoeneko eginda dauden proiektuen kasuan, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak ere aurkeztu beharko dira.

5.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

12. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Erakunde eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzak ikusten badu dokumentazio hori osatugabea dela edo daturen bat falta duela, erakundeei 10 eguneko gehieneko epea emango die antzemandako akatsak zuzentzeko, eta adieraziko die zuzentzen ez badituzte eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin.

13. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Hauek izango dira epaimahai kalifikatzaileko kideak:

Epaimahaiburua:

– Ainhoa Zugasti Bilbao, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

Epaimahaikideak:

– María del Mar Zabala Mardaras, EUDELeko zuzendari nagusia.

– Roberto Palacios Martínez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

– Amaia Goenaga Sánchez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

– Ruth Cancelo García, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

Idazkaria:

– Nerea Soriano Aneas, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Aholkularitza Juridikoko teknikaria. Bileretan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe.

2.– Bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla bileren deialdietan, gai-zerrendetan, bileretan, aktetan eta epaimahai kalifikatzaileak egiten dituen gainerako idazkietan.

14. artikulua.– Balorazio- eta hautaketa-irizpideak.

1.– Deialdiaren baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

– Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.

• Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 15 puntu, gehienez.

• Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. 10 puntu, gehienez.

• Gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 10 puntu, gehienez.

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak, bai eta ikuspegi kualitatiboa barne hartzen duten proiektuak ere.

Ikerketa-jardueretan baloratuko diren alderdi berritzaileak honako hauek izango dira, adibidez:

– Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

– Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

– Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik jaso ez zaien edo hainbesteko tokia eman ez zaien kolektiboen lekukotzak barne hartzea eta abar.

Garrantzi berezia emango zaie Memoria Historikoaren ibilbideak taxutzeko eta garatzeko jarduerei, eta, beraz, horrelako proiektuak puntuazio handiagoarekin baloratuko dira.

– Proiektuaren kalitate tekniko eta ekonomikoa. 35 puntu, gehienez.

• Erakunde eskatzailea. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileek proposatu dutenaren antzeko proiektuak gauzatzen duten esperientzia eta gaitasuna baloratuko dira, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jardueretan duten esperientzia ere.

• Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. 15 puntu, gehienez.

• Erakunde eskatzaileak proiektua garatzeko jarriko dituen giza baliabideak eta baliabide materialak. 5 puntu, gehienez.

Eskatzaileak egin beharreko proiekturako baliabide material egokiak dauzkala dokumentu bidez egiaztatzea baloratuko da, bai eta proiekturako giza baliabide egokiak dauzkala ere.

• Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa. 5 puntu, gehienez. Aurrekontua proposatutako jarduera garatzeko egokia den baloratuko da, banakapen xehatuaren bidez, zeina gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen zerrenda xehatu eta argi batean oinarrituko den.

• Beste finantzaketa-iturri batzuk. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileak zer baliabide ekonomiko jarriko dituen baloratuko da; propioak edo beste laguntza posible batzuetatik etorriak izan daitezke.

– Elkarteen eta udalen arteko lankidetza, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan sartzeko gaitasuna. Beste erakunde batzuekin lankidetzan halako jarduerak egiten izandako esperientzia baloratuko da. 10 puntu, gehienez.

– Helburuak bete diren eta gastu-efizientzia ebaluatzeko kontrol-mekanismoak; puntuazio handiagoa emango zaie ebaluazio-tresnak eta -uneak behar bezala deskribatzen dituzten proiektuei deskribapen orokorragoak eta ez hain espezifikoak dituzten proiektuei baino. 5 puntu, gehienez.

– Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 15 puntu, gehienez.

Horretarako, aurkeztutako proiektuetan genero-ikuspegia nola jasotzen den baloratuko da. Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, bai eta proiektuan jardungo duten langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza duten ere.

Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.

2.– Dirulaguntza esleitzeko, eskabideak 50 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eskabideek lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da eskatzaile bakoitzak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, deialdi honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

15. artikulua.– Prozedura ebaztea.

1.– Epaimahai kalifikatzaileak laguntzak emateko proposamena egingo du, proposamen horretan erakunde onuradunen lehentasun-ordena ezarriz, eta emandako laguntzen zenbatekoa zehaztuko du.

2.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusirik, laguntzak esleitzeko prozedura ebatziko du. Ebazpenak zehaztuko du eskatutako laguntzak eman edo, hala badagokio, ukatu diren, eta eman diren kasuetan, laguntza jaso duten erakundeen izena, finantzatutako jarduera eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira. Ukatuz gero, berriz, eskatzaileen izen soziala eta ukoa oinarritzen duten arrazoiak jasoko dira.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

4.– Laguntzak emateko ebazpena eta haren aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorioak izango ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen hori sei hilabeteko epean argitaratu beharko da, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

5.– Aurreko puntuan aipatutako epea igaro eta ebazpen espresurik argitaratu ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.

16. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzako titularrari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Erakunde onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Horretarako, laguntza onartutzat joko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik 10 eguneko epean erakunde onuradunak idatziz uko egiten ez badio.

Dirulaguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arau guztiak betetzea, bai eta beste hauek ere: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, edo hura ordezkatzen duen araua; eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua. Berekin dakar, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa onartzea, aplikagarriak diren agindu guztietan.

2.– Erakunde onuradunek bermatu beharko dute diruz lagunduko diren proiektuek eta horiek bultzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek zorrotz errespetatuko dituztela 1948ko Adierazpen Unibertsalean jasotako giza eskubide guztiak, bai eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean eta 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean jasotakoak ere.

3.– Erakunde onuradunek berariaz bete beharko dituzte onuradunen oinarrizko betebeharrak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak. Halaber, dirulaguntzaren onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 50. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

4.– Erakunde eta pertsona onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar beste aldiz eta automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen dokumentazioa, interesdunek berariaz baimena ukatzen ez badute behintzat. Azken kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.– Erakunde eskatzaileek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte.

6.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatuz gero, erakunde onuradunek eman egin beharko diete.

7.– Erakunde onuradunek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte zabalkunde-jardueretan eta diruz lagundutako proiektuetatik sortutako argitalpenetan.

8.– Diruz lagundutako proiektuetatik sortutako zabalkunde-jardueretan eta argitaratzen diren materialetan, erakunde onuradunek sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko dituzte.

9.– Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duten programa, jarduera, inbertsio edo edozein motatako jarduketen finantzaketa publikoaren publizitate egokia egin beharko dute. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Gogora institutuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusgarritasun-baldintza beretan.

10.– Memoria Historikoaren ibilbideak taxutzeko eta garatzeko jardueretarako laguntzak eskatzen dituzten erakunde guztiek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak seinaletikaren irudiari eta estetikari dagokienez garatutako irizpideak bete beharko dituzte, eta memoria demokratikoaren balioak errespetatzen dituen diskurtso-irizpideari ere eutsi beharko diote. Hori guztia Memoriaren Ibilbideen Seinaleztapen Gidan zehazten da (II. eranskina).

18. artikulua.– Ordaintzeko modua.

1.– Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 80 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.

b) Bigarren ordainketan, 2023an, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

2.– Emandako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo aipatutako Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, izapideak elektronikoki egitera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

19. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Dirulaguntzaren onuradun suertatzen den erakundeak 2023ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditu Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan emandako dirulaguntzaren erabilera justifikatzen duten agiri hauek:

a) Gauzatutako proiektuaren memoria xehea, pertsona onuradunak sexuaren arabera bereizita aipatuz eta genero-ikuspegia nola txertatu den azalduz.

Oroitzapenezko eta zabalkundeko ekintzen kasuan, bertaratuen kopurua eta iraupena adieraziko dira. Ikus-entzunezko produktuak eta ikerketen argitalpenak direnean, inprimatutako aleen kopurua edo egindako deskargen kopurua idatzi beharko dute, Interneten eskuragarri badaude. Webguneetarako dibulgazio-edukia sortzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, webgunearen helbidea adieraziko da.

Sinbologia frankista kentzeko jardueretan, nola zegoen eta nola geratu den erakusten duen material grafikoa aurkeztu beharko da. Halaber, ibilbideak taxutzeko eta garatzeko jardueren material grafikoa aurkeztu beharko da.

b) Memoria ekonomikoa: memoria, era berean, honako dokumentu hauez osatuta egongo da:

i) Jarduketaren gastu eta inbertsio guztien zerrenda xehatu eta banakatua. Gastu eta inbertsioek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

• Jarduketa gauzatzeari erantzun behar diote, zalantzarik gabe.

• Eskuratze-kostuak ez du merkatuko balioa gainditu behar.

• Jarduketa egiteko epea amaitu baino lehen eginak izan behar dute.

• Justifikatzeko epea amaitu baino lehen ordaindu behar dira.

Gastu bakoitzaren kasuan, zenbatekoa, hartzekodunaren eta faktura edo ordainagiriaren identifikazioa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adieraziko dira.

ii) Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda.

Gastuak eta diru-sarrerak jardueraren kostu osora egokitu beharko dira.

iii) Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak edo horien kopia autentikoa. Bai diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak –fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua onetsi eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua aldarazten duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalak bete behar dituzte–, bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta.

iv) Soldaten jatorrizko ordainagiriak edo kopia autentikoak, eredu ofizialaren araberakoak, eta, horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazioaren aldizkari ofizialenak, kontratatutako kanpoko langileen gastuak justifikatzeko, bai eta aldi baterako kolaborazioen gastuen jatorrizko ordainagiriak ere. Horietan, besteak beste, honako datu hauek adierazi behar dira: jasotzailearen datuak, haien Nortasun Agiri Nazionala –NAN–, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako –PFEZ– atxikipena.

c) Dirulaguntza honen babespean sortzen diren ikerketen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko, idatzizko edo soinuzkoen bukaerako ale bat.

2.– Administrazioak, beharrezko baderitzo, agiri originalak eska ditzake.

Justifikazioak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan daude eskura.

3.– Nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

20. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero –dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada–, eta, kasuan-kasuan, edozein erakunde pribatu nahiz publikotatik aldi berean beste laguntzarik jasoz gero, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak aldaketarako ebazpena emango du, eta, bertan, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

2.– Edozein arrazoi dela-eta diruz lagundutako proiektuak ezin badira eskabidean adierazitako moduan gauzatu, horren berri eman beharko zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari. Hala gertatzen bada eta dirulaguntza emateko ebazpena ezin bada aldatu, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak zehaztu beharko du emandako zenbatekoa itzuli behar ote den, hala badagokio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.

21. artikulua.– Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak ez betetzea eta laguntza itzultzea.

1.– Baldintzak ez direla bete ulertuko da, honako kasu hauetan:

a) Bere garaian aurkeztutako proiektua ikusita, jasotako dirulaguntza onartutako jarduketarako ez beste zerbaitetarako erabili izana, osoki edo zati batean.

b) Hautatutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta, aldaketok funtsezkoak ez izanik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak berariaz baimentzen baditu, eskabide arrazoitu bat jaso ondoren.

c) Eskabidean, harekin batera aurkeztutako dokumentazioan edo dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioan bildutako datuetako edozein gezurrezkoa izatea.

d) Justifikazio-betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluari jarraituz.

2.– Erakunde onuradunak ez baditu betetzen artikulu honen 1. puntua, laguntza emateko ebazpenean edo deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako betebeharrak, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko dio, osoki edo partzialki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, berandutze-interesarekin batera; horrez gain, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duenak eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituenak) xedatutakoaren arabera.

3.– Honako irizpide hauek ezartzen dira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzen balizko ez-betetzeak mailakatzeko, kasu bakoitzean itzuli beharreko ehunekoekin:

a) Dirulaguntza lortzea, baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

b) Eskabidean jasotako helburuak inola ere ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

c) Eskabidean jasotako helburuak zati batean ez betetzea. Bete ez diren helburuekiko proportzioan.

d) Zabalkunderako neurriak ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

e) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

f) Egindako justifikazioa ez nahikoa izatea. Behar bezala justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.

g) Onuradun gisa ezarritako beste baldintza batzuk zati batean ez betetzea. Bete gabeko baldintzekiko proportzioan.

Irizpide horiek aplikatuko dira onuradunak itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioari erantzunez.

Era berean, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa gauzatu ez den gastuaren arabera zehaztuko da.

22. artikulua.– Argitaratzea.

Diruz lagundutako proiektua argitaratuz gero, publizitate egokia emango zaio lankidetzari, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren irudi instituzionala sartuta.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da dirulaguntzen deialdi honetan. Era berean, aplikagarriak izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. Kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2022ko uztailaren 6a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA

I.– ESKABIDEAN SARTU BEHARREKO DATUAK; DAGOKION FORMULARIO ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGIN BEHARKO DA.

1.– Identifikatu

Lehenik eta behin, zehaztu zure izenean ari zaren (titular gisa) ala beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa. Kasuaren arabera, sartu eskabidean zure datuak: titularrarenak edo ordezkariarenak.

Izartxo batekin (*) markatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Nori zuzendua: Organismoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua

Organo izapidegilea: Zuzendaritza

Eskatzailea:

Honen izenean ari da: * Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean edo Honen ordezkaria:

Identifikazio-dokumentua: NAN, IFK, AIZ, Pasaportea edo Beste batzuk

Zenbakia: *

Izena: *

Lehen abizena: *

Bigarren abizena: *

Sexua: * Emakumea edo Gizona

Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira:

Espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio (Elkartea/IFK)

Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala *

Elektronikoa: Nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da.

Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Abisuak jasotzeko datuak

Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera.

Posta elektronikoa: *

Berretsi posta elektronikoa: *

Telefono mugikorra: *

Komunikazio hizkuntza *

Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu.

Euskara / Gaztelania

Datuak erabiltzeko baimena

Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut / Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Memoria Demokratikoaren dirulaguntza.

– Arduraduna: Zuzendaritza. Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

– Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburuen antzekoak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.

– Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Hartzaileak:

Ogasun publikoa eta zerga administrazioa

Gizarte segurantzaren organismoak

– Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

– Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua (www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml)

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

2.– Datuak bete.

Sar itzazu atal bakoitzean eskatzen diren datuak.

Izartxo batekin (*) markatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Oinarrizko datuak

Zein lurralde historiko / probintziatan daude erakunde eskatzailearen datu fiskalak

Lurralde historikoa /Probintzia: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Beste probintzia batzuk

Entitatearen datuak

Entitatearen izena: *

Eskatutako zenbatekoa: *

Harremanetarako datuak

Izena: *

1. abizena: *

2. abizena: *

Harremanetarako telefonoa: *

Finantzaketa-iturri propioak:

(Ikus .PDF)

Eskatutako dirulaguntzak

Gutxienez erregistro 1 sartu behar da jasotzen ari bada helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik edo eskatu badu helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain badago.

(Ikus .PDF)

Proiektuaren memoria

Programaren datuak

Proiektuaren izena: *

Programaren balizko hartzaileak: *

Programaren balizko hartzaileen kopurua (sexuaren arabera bereizita):

Gizonak: *

Emakumeak: *

Programaren helburua: *

Programaren metodologia: *

Genero-ikuspegiari nola helduko zaion: *

Egin beharreko jardueren egutegia

Gutxienez erregistro 1 sartu behar da

(Ikus .PDF)

Programaren datuak

Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dauzkan programaren datuak: *

Baliabide materialak

Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dauzkan baliabide materialak: *

Proiektuaren egoera

Proiektua amaitu den adierazi: Bai / Ez

Erantzukizunpeko adierazpenak

Eskatzaileak aitortzen du:

Bateragarritasun-adierazpenak *

– Ez du jasotzen helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.

– Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

– Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta ebazpenaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

– Erakunde eskatzaileak ez du zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik jaso ahal ez izateko zehapenik. *

– Ez du administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako epean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

– EAEko toki-entitateen erregistroan inskribatuta

– Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere.

– Egunean ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, eta konpromisoa hartzen du dirulaguntza jasotzeko eskubidea aitortzen edo baliatzen duen bitartean betebehar horiek betetzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluaren arabera, eta dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan egiaztatzeko.

– Deklaratzen dut hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dudan dokumentazioa ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

3.– Dokumentuak erantsi

Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.

Ofizioz konprobatzea

Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:

– Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea (Euskal Foru Aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia)

– Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - GSDN)

Interesdunak, modu arrazoituan, aurka egiten dionean izan ezik. Erabili aurka egiteko eskubidea

Eskatutako dokumentu motak

Formatuak eta tamainak

– Baimendutako fitxategi formatua: 7z, aih, ain, avi, bmp, class, csig, css, csv, daf, dbf, dgn, doc, docm, docx, dot, dotm, dotx, dtd, dwf, dwg, dxf, eclipseh, fbn, fbx, fla, flv, fm, gif, gml, gz, hs, htm, html, ics, jar, java, jhtml, jpeg, jpg, jsp, log, mdb, mde, mht, mhtml, mov, mp3, mp4, mpeg, mpg, mpg2, mpp, msg, odg, odp, ods, odt, oga, ogg, papel, pdf, php, png, pot, potm, potx, ppsm, ppsx, ppt, pptm, pptx, prj, ps, rar, rmm, rtf, sam, sbn, sbx, shp, shx, sl, so, svg, swf, tif, txt, vrf, vsd, wav, webm, wma, wmv, wpd, xfm, xlm, xls, xlsb, xlsm, xlsx, xlt, xltm, xltx, xml, xsd, xsig, zip, zipx

– Fitxategi bakoitzaren gomendatutako gehienezko tamaina: 5 MB

– Erantsitako fitxategi multzoen gehienezko tamaina: 15 MB

– Erantsi daitezkeen dokumentuen gehienezko kopurua: 15

– Geroago, dokumentu gehiago erantsi ahal izango dituzu espedientean Nire karpeta-tik (Dokumentuak erantsi botoia).

(Ikus .PDF)

4.– Sinatu eta bidali.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala