Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3804

1363/2022 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den Iker Letamendi Membibre jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.

Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen ekainaren 14ko 1244/2022 Ebazpenaren bidez egina.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Iker Letamendi Membibre jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iker Letamendi Membibre jauna Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala