Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3801

IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 1ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko zenbait espedienteren gaineko ebazpenak.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 1a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala