167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 4 orri.)
- EPUB (297 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3795
JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso eta zatikapen eskabideen ebazpenei buruzkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.
Finantza Politikako zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.