Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3794

IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez dirulaguntza eskaera onartzen den, onuraduna izaki, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren I. eranskineko oinarrietan azaltzen den bezala. Agindu horren bidez, onartu egin dira EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko aldi baterako araubidea 2021eko ekitaldirako; laguntza horiek COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala