Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3792

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariak SJ-48-2022-149-JI zehapen-espedientean emandako Ebazpena. Espediente hori Euskal Erkidegoan Joko arautzeari buruzko otsailaren 8ko 4/1991 Legearekin lotuta dago.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpena horren aurka, alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 1a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala