167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3772
1414/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 910/2022 Ebazpenaren bidez, Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa (Mantentze Lanketako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
ERANSKINA
MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
Batzordeburua:
– Titularra: Fernandez De Lecea Arregui, Angel.
– Ordezkoa: Alvarez Hueso, Maria Soledad.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Berasategui Ordeñana, Jon.
– Ordezkoa: Urien Ferrero, Fernando Alejandro.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ganboa Elorriaga, Mikel.
– Ordezkoa: Hernandez Miranda, Juan.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Muzas Eisenhofer, Jon Iñaki.
– Ordezkoa: Arbelaiz Aramburu, Kizkitza.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Perez Gomez, Carlos Lorenzo.
– Ordezkoa: Olagüe Bilbao, Iñigo.
Idazkaria:
– Titularra: Blanco Arraztio, Itxaso.
– Ordezkoa: Familiar Gonzalez, Esther.