Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3770

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, María Teresa Ruiz López andrea Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritza Nagusiko ikuskari nagusi kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta emandako eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Teresa Ruiz López andrea Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritza Nagusiko ikuskari nagusi kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2022ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala