Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3769

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Miren Jone Solabarrieta Badiola andrea Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abuztuaren 22ko Aginduaren bidez ebatzi zen (Agindua, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena) Miren Jone Solabarrieta Badiola andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatzea (2017ko irailaren 4ko EHAA).

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal funtzio publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47., 48. eta 50.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Jone Solabarrieta Badiola andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2022ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala