159. zk., 2022ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3646
IRAGARKIA, Barakaldoko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betetzeko, Barakaldo Bizkaia farmazia-eskualdean dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedientean bildutako farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:
– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epealdia bi hilabetekoa izango da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 262,85 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 26a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.