Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3545

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 19koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketarako Etika Batzordeko kideak aldatzen baitira.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketarako Etika Batzordeko kideak aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela-eta, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako eginkizunak betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horretako kide gisa honako hauek aldatzea eta berrestea:

Batzordeburua:

Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Medikuntzan eta kirurgian lizentziatua. Nefrologiako espezialista.

Batzordeburuordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea. Medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna. Farmakologia Klinikoko espezialista.

Idazkaria:

José Medrano Laporte jauna, Barne Medikuntzako eta Medikuntza Intentsiboko mediku especialista.

Kideak:

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian doktorea. Alergologiako espezialista.

Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinaga andrea. Medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna. Loaren Unitate Funtzionaleko espezialista.

Marianela Hernández López andrea. Medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna. Medikuntza intentsiboko espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzan diplomaduna. Ikerketako erizaintzako gainbegiralea.

Javier Martínez Gorostiaga jauna. Farmazian doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Iñaki Zorrilla Martinez jauna. Psikiatriako espezialista.

Carlos Martínez Martínez jauna. Farmazian lizentziatua. Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Medikuntzan lizentziatua. Pediatriako espezialista.

Miguel Angel Morán Rodríguez jauna. Medikuntzan eta Kirurgian doktorea. Barne-medikuntzako especialista.

Iñigo de Miguel Beriain jauna. Zuzenbidean doktorea. Datuen babesean aditua.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, Osasun sailburuordearen 2020ko abenduaren 28ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera (2021eko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 12. zk.).

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago eginez gero, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketarako Etika Batzordeak berriz ere aldaketa hori egiteko eskatu beharko du hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Etika Batzordearen betekizunetan eta inguruabarretan aldaketaren bat gertatuz gero, Osasun sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, gertatzen denetik hilabete igaro baino lehen.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasun sailburuari Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 19a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala