151. zk., 2022ko abuztuaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3539
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ignacio Díez López jaunak gainditu egin duela 2021eko maiatzaren 5eko ebazpenak (2021eko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Pediatria» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).
Errektore honek ebatzi du Ignacio Díez López jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zk.: ***6428**. Kodea: AGVP6L1 – D00019-1. Jakintza arloa: Pediatria. Medikuntza Espezialitatea: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Arabako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: partziala. Burutu beharreko zereginak: «Pediatria» eta «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko uztailaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.