Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2022ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
3486

IRAGARKIA, 2022ko zarata-mapa estrategikoen jendaurreko informazioaren izapideari buruzkoa.

2022ko uztailaren 12an, Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman zien Donostiako aglomerazioko zarata-mapa estrategiko berrikusiei.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratzen denetik kontatzen hasita, edozein pertsona fisiko edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura aztertu ahal izan ditzan.

Epe horretan bertan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke Udalaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan.

Mapak Ingurumen Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri: Mandasko Dukea 12, bulego orduetan eta www.donostia.eus udal webgunean, Ingurumena atalean.

Donostia, 2022ko uztailaren 15a.

Osasun eta Ingurumeneko zuzendaria,

JOSU BENAITO VILLAGARCIA.


Azterketa dokumentala