Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2022ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3484

IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako zehapen-prozeduren hasiera jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ireki ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan zaie ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ohartarazten da 15 egun balioduneko epea dagoela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Orobat, ohartarazi egiten da, adierazitako epean prozedura hasteko erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, irekiera egintza ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo ondorioak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala