Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2022ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3478

65/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean jasotako itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluak aldatzeko eta 5.000.000 eurotik gorako gastua onartzeko erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 19an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean jasotako itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluak aldatzeko eta 5.000.000 eurotik gorako gastua onartzeko erabakia hartu du, eta behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean jasotako itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluak aldatzeko eta 5.000.000 eurotik gorako gastua onartzen duen erabakiaren testua (eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 26a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 26KO 65/2022 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2022. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 11/2021 LEGEAN JASOTAKO ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULUAK ALDATZEKO ETA 5.000.000,00 EUROTIK GORAKO GASTUA ONARTZEKO DENA

2021-2022 ikasturtea amaitzear dagoenez, prozedura berriak deitu behar dira egun indarrean dauden hezkuntza-itunak berritzeko. Eta gaur egun itunpekoak ez diren ikastetxeak hezkuntza-itunaren araubidean sartzeko, 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko aginduak –hezkuntza-itunak berritzekoa eta hezkuntza-itunen araubidean sartzekoa, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzekoa, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin– hezkuntzako desberdintasunak konpentsatzeko eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak ituntzeko prozedura arautzen du.

Bestalde, moduluen osagaiak aztertu dira, eta egiaztatu da kalkuluak eguneratu behar direla, besteak beste, honako hauei dagokienez: antzinatasuna, ordezkapenak, funtzionamendua eta mantentze-lanak eta inbertsio errealak birjartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen IV. eranskinean daude ezarrita itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluak 2022ko ekitaldirako.

Lege horrek, 25. artikuluaren 6. apartatuan, ahalmena ematen dio Gobernu Kontseiluari aldatzeko, Hezkuntza Sailak proposatuta, itun-aldi berriaren ondorioz itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluen egitura, definizioa eta zenbatekoa, sektorea osatzen duten antolakundeei entzun ondoren, eta hezkuntza-itunetara bideratutako aurrekontu-zuzkiduren mugarekin.

Aldaketa horrek honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan, besteak beste: hezkuntza-premia bereziak eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak eskolatzea; egoera ekonomiko txarrean bizi diren ikasleak artatzeko betebeharra; hezkuntza-sistemarako interes pedagogikoa duten esperientziak sustatzea; ikastetxeen antolaketa- eta funtzionamendu-egitura berriak, eta hezkuntza-eskaera berriei erantzuteko premia.

Edonola ere, aldaketa horrek 2022ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Horrenbestez, Hezkuntza Sailak, sektorea osatzen duten antolakundeei entzun ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen IV. eranskina –Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua– aldatu eta eguneratzea proposatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 38. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 3.1.b) artikulua oinarri hartuta, Hezkuntzako sailburuak honako erabaki-proposamen hau egin du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoetan laguntzeko eta hezkuntzako desberdintasunak konpentsatzeko unitateak eta langile osagarriak ituntzearen egitura eta definizioa modulatzea, eta itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluen –Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen IV. eranskina– zenbait osagairen kalkulua eguneratzea, erabaki honen eranskinaren arabera.

Bigarrena.– Erabaki-proposamen honetan jasotako itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko moduluen modulazioak eta eguneratzeak 2022ko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.

Hirugarrena.– 5.000.000,00 eurotik gorako gastua baimentzea, hirurogeita hemeretzi milioi bostehun eta hamazortzi mila bostehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita sei zentimokoa (79.518.559,46), bai eta 2022-2023 ikasturteko hezkuntza-itunetan izandako aldaketen ondorioz sor daitezkeen aldaketak ere, kontzeptu honetan: «Ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunen finantzaketa 2022-2023 ikasturterako, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoetan laguntzeko eta hezkuntzako desberdintasunak konpentsatzeko eta moduluen eguneratzea aplikatzeko esparruan». Hori guztia aurrekontu-aplikazio hauen kargura:

1000711008-1.42210.45300-2019/001668.

1000711008-1.42221.45300-2019/001669.

1000711008-1.42222.45300-2019/001670.

1000711008-1.42223.45300-2019/001671.

Izapidetze aurreratua 2023.

Azken apartatuetako lehenengoa.– Erabaki hau Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala