Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2022ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3475

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01eko EHAA).

2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Beatriz Apellaniz Unzalu andrea (NAN: ***2624**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00081-24. Jakintza arloa: «Fisiologia». Saila: Fisiologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/gaztelera/ingelesa); Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Giza Fisiologia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2022ko uztailaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala