147. zk., 2022ko abuztuaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3474
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 14koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iker Zirion Landaluze jaunak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Iker Zirion Landaluze jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***9987**. Kodea: AGC8L1 – D00330-15. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoarena. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko uztailaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.