Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3467

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak erabaki duela kontsumo-arloko SAN-20A001-134-2022 zehapen-prozedura hastea.

Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da 2022ko ekainaren 24an 15952051X sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez kontsumo-arloan arau-hausteak egin dituela-eta.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epealdia dago zehapen-prozedura hasteko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskatzeko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epealdi horretan espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian daukan bulegoan aztertu ahal izango da (Easo 10).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala