146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3466
IRAGARKIA, 2022ko uztailaren 7koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko errekurtsoen gaineko zenbait ebazpen.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute Etxebizitzaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 1. Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan, bi hileko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNANDEZ.