Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3465

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina, Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin interesdunei.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Finantza Politikaren zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala