Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3464

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedientetan instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamenak; espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.

Ebazpen-proposamen horiek aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epealdia egongo da espedientea aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatu nahi diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Instrukzio-egilea,

BEATRIZ GUINEA ARAMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala