146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3462
IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarena, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2022ko ekainaren 3ko Ebazpena jakinarazten duena, interesdunei ezin izan zaielako zuzenean jakinarazi. Ebazpen horren bidez, iraungitzat jotzen da Markina-Xemeingo udalerrian ur mineral sendagarriak aprobetxatzeko B) ataleko «Urberuaga» izeneko meatze-eskubidea.
2022ko ekainaren 3an, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez iraungitzat jotzen baitzen Markina-Xemeingo udalerrian dagoen «Urberuaga» izeneko B) ataleko ur mineral sendagarriak aprobetxatzeko baimena, lanak sei hilabetez baino gehiagoz geldirik edukitzeagatik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean aurreikusitako ohiko bitartekoen bidez jakinarazpena egiten saiatuta, ez zen emaitzarik izan.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Legezko ohartarazpenak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 10eko 39/2015 Legeak 112. eta 121. artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazi den iraungitze-ebazpena jasotzaileen eta interesdunen eskura dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Meategien Arloan (Concha Jeneralaren kalea 23, 6. solairua, 48010 Bilbao), eta 09:30etik 13:00era kontsultatu ahal izango da (astelehenetik ostiralera). Agertzeko epea 20 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko uztailaren 5a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.