146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (310 KB - 23 orri.)
- EPUB (1204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKADIKO KIROL PORTUAK
3458
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 7koa, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariarena. Ebazpen horren bitartez, Lekeitioko portuan 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdi publikoa ebazten da.
Euskadiko Kirol Portuetako Zuzendariaren 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren bitartez hasiera eman zaio Lekeitioko portuan 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari. Deialdi publikoa denez, ebazpena 2022ko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 97. zenbakian argitaratu zen.
Deialdiaren xedea, 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea da:
A) Pantalaneko amarralekuak.
– Pantalaneko amarralekuak berrehun eta berrogeita hamalau (254) dira.
– Pantalanean amarratzeko kategoria bakoitzean eskainitako plaza-kopurua honako hau da, ontziaren benetako gehieneko neurrien arabera:
a) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 5,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metro duten ontzientzat: 6.
b) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 1,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 37. Horietatik:
– 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 35.
– 0,3 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.
c) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,15 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 82. Horietatik:
– 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 80.
– 0,8 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.
d) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 40. Horietatik:
– 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 39.
– 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.
e) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 7 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 22. Horietatik:
– 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 18.
– 1,5 metroko gehieneko sakonerarekin: 2.
– Metro bateko gehieneko sakonerarekin: 2.
f) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 8 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 34. Horietatik:
– 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 19.
– 2 metroko gehieneko sakonerarekin: 13.
– Metro bateko gehieneko sakonerarekin: 1.
– 0,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.
g) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 11.
h) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,25 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 6.
i) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 10,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,4 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat: 5.
j) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 11 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 3,9 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,4 metro duten ontzientzat: 2.
k) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 12,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 4,1 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 5. Horietatik:
– 2,4 metroko gehieneko sakonerarekin: 4.
– 1,7 metroko gehieneko sakonerarekin: 1.
l) Pantalaneko amarralekuak, gehieneko luzera 15 metro edo gutxiagokoa, gehieneko zabalera 4,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 2,8 metro duten ontzientzat duten ontzientzat: 4.
B) Buiako amarralekuak.
1.– Buiako amarralekuetan, 7. zerrendarako eskainitako plazak hogei dira (20).
2.– Buiako amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metrokoa duten ontzientzat.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 5.4 artikuluak amarralekuen kopurua eta horien ezaugarriak aldatzeko, murrizteko edo handitzeko aukera ematen du, baina aldaketa arrazoitua izan behar da. Agindu honek, aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura eta emakiden araubidea arautzen dira (aurrerantzean, Amarralekuen Agindua). Buiako amarralekuak izeneko B) kategorian, Buiako amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa, gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,8 metro duten ontzientzat atalean hain zuzen, kategoria horretako 16 plazaren tamaina aldatu egin da, deialdian hutsik geratu direlako, itxaron-zerrendan geratuko liratekeen goragoko hurrengo kategoriako ontziak hartzeko, ur-laminaren aprobetxamenduaren irizpideari jarraituz. Buiako 16 amarraleku horietarako gehienezko neurri berriak e) kategoriarako ezarritakoak izango lirateke, pantalanetan amarratzeko plazen barruan.
Beraz, buiako amarralekuak honela zehaztuta geratzen dira:
Buiarako amarralekuak, gehieneko luzera 7 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,8 metro edo gutxiagokoa duten ontzientzat: 16.
Buiarako amarralekuak, gehieneko luzera 6,2 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko zabalera 2,5 metro edo gutxiagokoa eta gehieneko sakonera 1,5 metrokoa duten ontzientzat: 4.
Emandako epearen barruan, kategoria bakoitzerako zerrendatzen diren eskariak aurkeztu dira. Eskaera hauek I. eranskinean (eskarien zerrenda, kategorien arabera) azaltzen dira.
Aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa aztertu ondoren, uztailaren 1ean jakinarazitako bi eskari baztertu dira, euren borondatez uko egin diotelako. Eskari horiek IV. eranskinean (Baztertutako eskarien zerrenda) daude jasota.
Amarralekuen Aginduaren 14.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, amarraleku-eskaria aurkezten den unean itsasontzia duten eskatzaileek lehentasuna izango dute amarralekuak esleitzeko orduan. Eskaria egiten den unean ontzia duten eskatzaileen kopurua eskainitako amarralekuen kopuruaren berdina edo handiagoa den kategorietan, eskaria egiten den unean ontzirik ez zuten eskariak itxarote-zerrenda osatzera igarotzen dira zuzenean. Itxarote-zerrenda hori III. eranskinean jasotzen da (eskarien itxaron zerrenda kategoria bakoitzeko). Bertan, lehenik eta behin, ontziak dituzten eta esleipena lortu ez duten eskariak zerrendatzen dira, kategorien arabera ordenatuta, eta ur-laminaren okupazioaren tamaina edo azalera handienetik txikienera, eta, ondoren, ontzirik gabeko eskariak, kategorien arabera ordenatuta, eta tamaina edo ur-laminaren okupazioaren azalera handienetik txikienera, eskarian jasotako datuen arabera.
Amarralekuak esleitzeko erabili den irizpidea, kategoria bakoitzean esleitu beharreko amarralekuetako ur-laminak ahalik eta gehien okupatzearena da. Hala ezartzen da amarratze-Aginduaren 14.1 artikuluan, eta horren arabera:
«Amarralekua esleitzeko, kontuan hartuko dira ontziaren neurri zehatzak, luzera, zabalera eta sakonerari dagozkienak, eskainitako plazei dagokienez, eta lehentasuna emango zaie amarralekuaren eskaria aurkezteko unean ontzia duten eskatzaileei eta amarralekuaren neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei, baldin eta ontziaren luzerak eta zabalerak atrakatze-lanetan maniobra egokiak egiteko aukera ematen badu.»
Hala, erregistratutako eskarian ezarritako itsasontziaren gehieneko luzera eta zabalera biderkatuz lortzen da ontzi bakoitzak okupatu beharreko gehieneko azalera.
Irizpide hori oinarri hartuta, eskarien zerrenda bat egin da kategoria bakoitzerako, handienetik txikienera ordenatuta, ur-laminako okupazio-azaleraren arabera, erregistratutako eskarian eskatzaileek adierazitako ontziaren benetako neurrien arabera.
Amarratze-kategoria bakoitzean esleitu beharreko amarralekuak identifikatu dira, eta deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera esleitu dira amarralekuak. Horien emaitza II. eranskinean dago jasota (Esleipenen zerrenda kategoria bakoitzeko).
Eskarien guztizko kopurua, eskaria aurkezteko unean ontziarekin eta ontzirik gabe egindakoak batuta, eskainitako plaza-kopurua baino txikiagoa izan den kategorietan, plaza erabilgarriak, kategoria horretan taldekatutako eskari guztien esleipena egin ondoren aurreko kategorietako ontziekin bete dira. Horretarako, Amarralekuen Aginduaren 14.1 artikuluan ezarritako ur-lamina aprobetxatzeko irizpideari jarraitu zaio. Horrela, aurreko kategorietan taldekatutako edo kategorizatutako ontziak, plaza erabilgarriak geratu direlako hurrengo kategorietan esleitu direnak, ur-laminaren azalera handiena okupatzen duten ontziak dira; hau da, euren dimentsioen arabera multzokatuta dauden kategoriaren zerrendako lehen postuetan zeudenak, prozedura honi hasiera ematen dion 2022ko maiatzaren 2ko ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordenatuta.
Azkenik, amarralekurik lortu ez duten gainerako eskariak amarratze-kategoria bakoitzari dagokion itxaron zerrenda osatzera igaroko dira. Zerrenda hori III. eranskinean dago jasota, eta lehen adierazi bezala osatu da Amarralekuen Aginduaren 21.1 eta 14.1 artikuluetan eta 2022ko maiatzaren 2ko Prozedura izeneko zazpigarren oinarriaren Amarralekuaren esleipena izeneko 2. puntuan ezarritakoaren arabera. Horren bitartez, Lekeitioko portuan 7. zerrendako aisia-ontzientzako eta beste herrialde batzuetako ontziak direnean kategoria baliokidean sailkatutako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari hasiera emateko deialdi publikoa ebazten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, Jaurlaritzak esleitzen dizkion jolas-nabigazioko portuen eta horiekin lotuta dauden erabilera-eremuen kudeaketa integrala dela jasotzen du. Ildo beretik doa maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 5. artikulua.
Halaber, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari bere eginkizunak betetzeko behar dituen bitartekoak atxikitzen dizkion maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 1. artikuluak erakundeari esleitzen dio zenbait portutako zerbitzu publikoa kudeatzea eta, besteak beste, Lekeitioko kirol-portukoa. Beraz, Euskadiko Kirol Portuen esku dago Lekeitioko kirol-portuari dagokion portuko jabari publikoa kudeatzea, eta, horrekin batera, amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzea.
Aurreko guztia kontuan hartuta, Zuzendaritza honek, maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuetako 15.2 o) artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Eskarien zerrenda osatzea, eskari bakoitza amarratze-kategoria egokian esleituta, eskaria egiteko unean eskatzaileek adierazitako ontzien dimentsioen eta kategorien arabera, atrakatze- eta desatrakatze-eragiketetan maniobra modu egokian egin ahal izatea bermatuz. I. eranskina.
Bigarrena.– II. eranskineko zerrendetan jasotako eskariei amarralekuak erabiltzeko emakiden esleipenak onartzea. Emakida hamabost urtekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Hirugarrena.– Itxaron zerrendak osatzea. Zerrenda horiek III. eranskinean daude jasota, eta, bertan, baldintzak bete arren amarralekua esleitu ez zaien eskariak sartzen dira kategoria bakoitzean. Itxaron zerrenda orokor horietan, lehenik eta behin, esleipendun gertatu ez diren eta ontziak dituztenen eskariak sartzen dira, eta, ondoren, ontzirik gabeko eskariak, kasu bietan kategorien arabera eta tamaina edo okupazio-azalera handienetik txikienera ordenatuta.
Laugarrena.– Baztertutako eskarien zerrenda osatzea. IV. eranskina.
Bosgarrena.– Deialdi honetan amarralekua erabiltzeko emakidaren esleipendunei hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunpeko beste edozein portu eta instalaziotan ontzi berarekin amarralekua erabiltzeko baimena badute, eta, hala badagokio, zein amarratze-plazari egiten dioten uko Euskadiko Kirol Portuak erakundeari jakinarazteko.
Seigarrena.– Emandako amarralekua betetzeko hilabeteko epea ematea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Plaza Euskadiko Kirol Portuak erakundeko langileen aurrean hartuko da. Langile horiek amarralekuen Aginduko 16.5 eta 17.2 artikuluetan eta prozedurari hasiera eman dion 2022ko maiatzaren 2ko deialdiko hirugarren oinarrian ezarritako moduan neurtuko dituzte ontziak, deialdi horretako zazpigarren oinarriko 2.1 puntuan ezarritakoak izan ditzakeen okerren ondorioekin. Era berean, nahitaezkoa izango da aldez aurretik portuarekin harremanetan jartzea, EKPko langileen aurrean plaza hartzeko hitzordua zehazteko eta neurketa une horretan bertan egin ahal izateko. Lekeitioko EKPren bulegoan hitzordua hartzeko telefono-zenbakia hau da: 944 14 90 74.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko Sailburuari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zortzigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.
Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,
EDURNE EGAÑA MANTEROLA.