Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3457

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 13koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidentearena, Agentziako kideen kargu-uztea eta izendapena xedatzen duena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arautu zen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez (urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatua).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidentearen 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako kideen izendapena xedatu zen, hiru urteko indarraldiarekin, karguaren ziozko kideen kasuan izan ezik, 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Bestalde, aipatutako 158/2008 Dekretuak 4.2 artikuluan ezartzen duenez, beren kargua dela eta kide direnak izan ezik, Agentziako presidenteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako kideak kargutik kendu ahal izango ditu, erabaki hori proposatu duten sektoreek hala eskatzen badute; kasu horretan, kide berrien agintaldia kargua utzi dutenen agintaldia amaitu artekoa izango da.

Aurreko paragrafoan aipatutako izendapenen ondoren, aldaketak egin dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidenteak 2021eko urriaren 15ean eta 2022ko apirilaren 27an emandako ebazpenen bidez.

Lehendakaritzak eta Unesco Etxea elkarteak izendapen berriak egin dituzte, eta, beraz, izendapena egin behar da.

Azaldutako guztia dela bide, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidente naizen aldetik, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa oinarri hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako kide hauek kargutik kentzea:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria:

a) Kanpo-ekintzaren arloan eskumena duen saila (Lehendakaritza):

Titularra: Juan Antonio Fernández Erdozia jauna, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia.

Ordezkoa: Asier Aranbarri Urzelai jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

b) Nekazaritzaren arloan eskumena duen saila (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

Ordezkoa: Azucena Salazar Bayona. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zerbitzuen burua.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako kide izendatzea pertsona hauek:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria:

a) Kanpo-ekintzaren arloan eskumena duen saila (Lehendakaritza):

Titularra: Asier Aranbarri Urzelai jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

Ordezkoa: Mikel Hidalgo Bordegarai jauna, Trantsizio Sozialeko Proiektuen Koordinaziorako aholkularia.

b) Nekazaritzaren arloan eskumena duen saila (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

Ordezkoa: Ibon Arbaiza Ugarte. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zerbitzuen burua.

2.– EAEko GGKEn ordezkaria, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

Titularra: Arantzazu Acha de la Presa andrea, Unesco Etxea elkartekoa.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, gerora Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari kalterik egin gabe, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 13a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidentea,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala