Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3451

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiak (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartuta, 2018ko abenduaren 26ko bilkuran, eta 2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratuta, 250. zk.) 25.7 artikuluan honako hau ezartzen du: prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gainera, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita bakoitzak jaso duen zenbatekoa ere.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala