Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3447

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 12koa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, erakundearen Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Eustateko zuzendariaren 2009ko urriaren 5eko ebazpenaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko urriaren 20ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 113. dotazioa) deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala