Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2022ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3426

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Araitz Iturregi Aio andreak gainditu egin duela 2021eko abenduaren 16ko ebazpenak (2022ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Elektrikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Araitz Iturregi Aio Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***1293**. Kodea: AGC8L1-D00142-23. Jakintza arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Teknologia Elektrikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko uztailaren 11.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala