Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3392

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.

Honen bidez, ondorengo zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek.

Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Emandako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuta, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak 20. artikuluan ezartzen duena betez.

Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Justiziako zuzendaria,

EUGENIO ARTECHE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala