Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3383

IRAGARKIA, «Hirube, S. Coop., de Iniciativa Social» sozietate kooperatiboa onura publikokotzat jotzen duen espedienteari buruzkoa.

Joaquín Díaz Arsuaga, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Gizarte Ekonomiako zuzendariak, honako hau eman du:

IRAGARKIA

Hirube, S. Coop, de Iniciativa Social sozietate kooperatiboak onura publikoaren deklarazioa eskatu du, 64/1999 Dekretuan xedatutakoari helduz (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena). Dekretu horrek 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez, 20 eguneko epea irekitzen da interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala