143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3382
IRAGARKIA, «Bizipoz Envejecimiento Activo, S. Coop. Pequeña de Iniciativa Social» sozietate kooperatiboa onura publikokotzat jotzen duen espedienteari buruzkoa.
Joaquín Díaz Arsuaga, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Gizarte Ekonomiako zuzendariak, honako hau eman du:
IRAGARKIA:
«Bizipoz Envejecimiento Activo S. Coop. Pequeña de Iniciativa Social» sozietate kooperatiboak onura publikokotzat jotzeko eskaera aurkeztu du; beraz, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko den otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta dekretu horretako 9. artikuluaren hirugarren paragrafoa betez, 20 eguneko epea zabaltzen da edozein interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 4a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.