Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3381

IRAGARKIA, honen bidez, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait ebazpen jakinarazten dira, honako legeetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) espedientea ikusteko aukera dago.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2022ko uztailaren 7a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala