143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 3 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3378
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean arte eszenikoak ekoizteko emandako laguntzen berri ematen duena.
2022ko martxoaren 25ean argitaratu zen, EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitzen arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araubidea.
Agindu horren 11.5 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak argitaratzea. Ebazpenari atxikitako eranskinean dago zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.