143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3375
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 8koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko berria. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira 2022ko ekitaldirako.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira 2022ko ekitaldirako hirugarren oinarriak ezarri duenez, orotara seiehun eta berrogeita hamar mila (650.000) euro bideratuko dira deialdira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Horietakoak, berrehun eta hogeita hamalau mila (234.000) euro izango dira II. kapitulua finantzatzeko, eta laurehun eta hamasei mila (416.000) euro III. kapitulua finantzatzeko.
Bestalde, aipatutako 3. oinarriaren 4. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa. Diru-zuzkidura hori handitu ahal izango da, kontuan hartuta eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren eta aurrekontuetan zenbat diru geratzen den erabilgarri beste programa batzuk egikaritutakoan. Gehikuntza hori gertatuz gero, hasieran aurreikusitako zuzkidura agortu baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.»
Aipatutako deialdian aurkeztutako eskabideen bolumena ikusita, eta finantzaketa gehigarri gehiago eskuratzeko aukera kontuan hartuta, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, dagozkion izapideak egin ondoren, 2022ko ekitaldirako ezarritako kreditu propioak ehun eta hiru mila (103.000) eurotan gehitzea erabaki du.
Arestian azaldutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan eta aurreikusitako 2022ko martxoaren 8ko Aginduarekin bat etorriz, aipatutako aurrekontu-handitze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.
Horregatik guztiagatik, eta ahalik eta eskabide gehienei erantzun ahal izateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduan bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu dira 2022ko ekitaldirako. Zenbateko hori zazpiehun eta berrogeita hamahiru mila (753.000) eurokoa da guztira, kofinantzatutako zatia eta finantzaketa osagarri gehigarria barne.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.