143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3367
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Eneko Garmendia Oleaga jaunak gainditu egin duela 2021eko abenduaren 16ko ebazpenak (2022ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekonomia Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Eneko Garmendia Oleaga Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7600**. Kodea: AGC8L1-D00036-20. Jakintza arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Vitoria-Gasteiz). Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Matematika I».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko uztailaren 6a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.