143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3365
1290/2022 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Amparo Viguri Díaz andrea izendatzen den Anatomia Patologikoko Arabako Kudeaketa Klinikoko unitateburu.
Ikusita Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 871/2022 Ebazpenari dagokiona (2022ko apirilaren 4ko EHAA 67. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko izangai bakarrak aurkeztutako agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Eta aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, María Amparo Viguri Díaz andrea deialdiko lanposturako aproposa da eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela-eta, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Amparo Viguri Díaz andrea izendatzea Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko unitateburu.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko ekainaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.