138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
3258
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita onartu egin dela Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean automatikoki planteatutako gatazka, zeina Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen baita 53/2022 espediente-zenbakiarekin.
Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean automatikoki planteatutako gatazka, zeina Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen baita 53/2022 espediente-zenbakiarekin, onartu egin da, baina ezin izan da pertsonalki jakinarazi; ondorioz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Ondorio horietarako, 10 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpena jasotzeko, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.