138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3250
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Olaia Sardón Prado andreak gainditu egin duela 2021eko maiatzaren 5eko ebazpenak (2021eko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Pediatria» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).
Errektore honek ebatzi du Olaia Sardón Prado andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zk.: ***7015**. Kodea: AGV6L1-D00019-2. Jakintza arloa: Pediatria. Espezialitatea: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntza eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: partziala. Burutu beharreko zereginak: «Pediatria» eta «Gidaritzapeko Praktika. Txandakatuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko ekainaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.